Fitxa


Egin klik irudian fitxa ondo ikusteko. 
  • Zergatik egin dut horrelako fitxa? 
Tximeleta, nire izen-abizenaren zigiluaren hizkiak eta ni neu izan ditut buruan lan honetarako. Aldaketa eta mugimendu urteak dira niretzat. Lana utzi, ikasten hasi, lan berrira moldatu. Eta ibilbide guztian, alde batetik bestera beti mugimentdan aritu naiz, eta jarraitzen dut. Gainera, nolabait poztasuna ematen didate, eta pozik sentitzen naiz tximeletak ikustean. Esan daiteke udaren berri ematen didatela, eta benetan urtaro zoragarria da. Urtaro honetan gauza interesgarri asko gertatzen zaizkit normalean, beraz oroitzapen onak ditut.
Hau guztia kontuan izanda “Dilin-dalan beti mugimenduan” eslogana okurridu ziait. Eta benetan ondo definitzen nauen eslogana da. Gaur eguneko egoeragatik, baina baita betidanik nabilelako etengabe mugimenduan: lagunei laguntzeko prest, amumari errekaduak egiteko prest,...denetarako prest eta beti irribarre batekin.
Irudi desberdinak atera ditut internetetik, eta hauekin eta nire zigiluarekin moldaketa bat egin dut. Azkenean ekoizpen gustokoa sortuz.

  •  Datu interesgarri gehiago:
Nire ipuinean kontatu dudan bezala orain dela gutxi arte bulego batean egiten nuen lan. Duela 3 urte 180ºko aldaketa bat egin nuen nire bizitzan. Ordutik haurreskoletan egiten dut lan. Teknologia berriak hasierako lanean ere erabiltzen genituen, hori bai sinpleki. Bertan enpresako zuzendariak sorturiko programa, facturaplus, nominen programak, etengabeko kontaktua Internet bidez bankuekin erreziboak sartzeko, …
Ikasketetan ere asko erabili izan ditut; lan desberdinak burutzeko power pointak, movie makerra, …
Praktikak burutzen egon naizen Busturiko Jose Mª Uzelai eskolan ere aprobetxatu dut gehiago ikasteko IKTei buruz. Bertako irakasleek formakuntza ikastaroetara gonbidatu ninduten eta ezin desaprobetxatu aukera. Horrela 3. mailako ikasleekin batera eskolako bloga osatzen joan ginen. Irtenaldi desberdinei buruzko sarrerak prestatu genituen denen artean. Hau izan zen nire lehen kontaktua blogarekin.
Haurreskoletan ere erabiltzen ditugu tecnología berriak. Ipuinak ikusteko eta entzuteko, soinu desberdinak jartzeko, ….eta baita haurrak ekintza desberdinetan grabatzeko edo argazkia ateratzeko. Ondoren, programa desberdinen bidez muntaiak egiten ditugu gurasoei emateko.
Baina, dominatzen ez dudan mundua denez, askotan urduritasuna eta frustrazio sentimenduak nabarmentzen zaizkit. egiIKTak beti erabili ditut nire lanean.. Hala ere, ekinaren ondorioz fruitu interesgarriak ateratzea lortzen dut. Beti ere, laguntza pixkatekin.


No hay comentarios: