Bazen behin...


Bazen behin Busturialdeko herrixka batean Donianzu izeneko neskatxa bat. Neskatxa ilehori honek haurtzaroko udak bere aitona-amonaren baserrian igarotzen zituen. Maitasun, alaitasun eta askatasun osoko egunak ziren haiek. Tximeletak bezalaxe hara eta hona ematen zuten eguna neskatxak eta bere nebak. Eguna mugimenduan igaro ondoren, gaueko une magikoa heltzeko irrikaz egoten ziren. Gauen beheko suaren ondoan zuten txokoa. Bertan biltzen ziren aitona, amona eta neba-arrebak. Aitonak "Peru eta Marixen" ipuinak kontatzen zizkieten bitartean, amonak prestaturiko txokolate beroa dastatzen zuten. Ondoren, prest zeuden ametsetan, lainoak urratuz ilargiraino hegan egiteko. Gau osoa ematen zuen ametsetan. Eta hurrengo egunean sekulako irribarrearekin esnatzen zen Donianzu. Gosaltzera jeistean amestutakoa konpartitzen zuten guztiek. Egunak joan egunak etorri, benetan haurtzaro zoragarria izan zuen neskatxa xarmangarriak.
Beraz, neskatxak ametsen eta magiaren munduan bizi izan zituen urteak.
Nahiz eta, bere bizitzako urte batzuetan hegan egin ezinik botila batean bezala aurkitu den. Nolabait noraezean galduta egon den. Hala ere, beti izan da Donianzu ipuinekin kontaktuan.
Azkenean konturatu da zein den bere bidea. Bere sustraietatik, txikitako oroitzapenetatik hain zuzen ere, indarra eta ausardia hartu eta bizitzari 360 ºko aldaketa bat eman dio.
Gaur egunean, berriz hegoak aske sentitzen ditu Donianzuk. Botilatik atera eta haurrekin etengabeko kontaktuan aritzen da emakume ilehoria. Ahal duen neurrian amesteko estrategiak eskeiniz txikiei. Izan ere, errealitatea beti izango dute begi aurrean. Behintzat ipuinen bidez amesteko aukera ematen die."

Ipuin bat bezalaxe pixkat nire bizitzaren berri eman nahi izan dut nire blogren hasieran. Horrela, gaiaren zentsua ulertzeko asmoz.
Urteak enpresa bateko bulegoan igaro ondoren, gaur egunean haurreskoletan ari naiz lanean. Horrez gain 4 haurren izeba naiz. Beraz, etengabe nago ipuinen munduarekin kontaktuan. Ez pentsatu soilik nik kontatzen ditudala ipuinak!!!!...Hartuemaneko erlazio bat da hau!!!...Pasadan astean gogoratzen dut nire ilobak esan zidala: "Izeko gau hontan nire gelako Mariarekin gelditu naiz, laino bat hartu eta herrian zehar bidaiatzeko....". Benetan zoragarria iruditu zitzaidan. Gero badute denbora ametsak gutxitzeko, beraz AMESTU DEZATELA!!!!

No hay comentarios: